Gerturatu Tolosatik Ibilaldira autobusez

Aurten, Algortako San Nikolas ikastolak hartu du ibilaldia antolatzearen lekukoa eta Getxora joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Getxora joateko aukera paregabea da autobusarena eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 26ean. Izen ematea irekita dago maiatzaren 23ra, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 12 euro). Izena emateko, deitu galtzaundiren egoitzara edo bertaratu.

Autobusa 9:00etan irtengo da Tolosako Santa Klara geltokitik eta 19:00ean itzuliko da Getxotik.