Garazi Kamio izan zen maiatzeko saioan eta irailetik aurrera Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea

Unai Elorriagaren “Iazko hezurrak” liburuarekin emango dio hasiera 2015-2016 ikasturteari Tolosako irakurle taldeak. Bada berrikuntzarik. Izan ere Yurre Ugarte ariko da hemendik aurrera dinamizazio lanetan. Hemen, aipatu liburua ardatz agerkari ezberdinetan idatzitako kronikak dituzue irakurgai.

Garazi Kamio izan zen maiatzeko saioan eta irailetik aurrera Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea 5

Garazi Kamio

Janne Tellerren “Ezer ez” liburua aztertuz eman zion amaiera 2014-2015 ikasturteari Tolosako irakurle taldeak, ekainaren 18an.

Pasa den maiatzaren 27an, berriz, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egin bilkuran hartu du parte Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Izan ere, Kamioren “Orube abandonatuak” liburua aztertu dute bertaratutakoek. Eta, beraz, liburuak sortutako hausnarketak idazlearekin partekatzeko aukera izan dute irakurleek.