Egin Galtzaundikide

Elkarrekin ahaltsuago, zatoz!

Euskal Herriko eskualde euskaldunenetakoa osatzen dugu, beraz, erantzukizunez jokatzea dagokigu. Desafio berriak ditugu aurrez aurre, gero eta globalizatuagoa dagoen munduan. Gutako bakoitzari dagokigu gure alea jartzea. Elkar hartzea eta euskararen herriaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko lankide izatea proposatzen dizugu, ahaltsuagoa egingo gaitu. Zatoz!

Zergatik eta zertarako izan Galtzaundikide?

  • TOLOSALDEA EUSKALDUNA BERMATZEKO: euskararen birika gara, gure eskualdeak hala izaten jarrai dezan ahalegindu behar dugu.
  • ERAGINKORRAGOAK IZATEKO: Tolosaldeko euskaltzale eta eragileak batu eta egituratu beharra daukagu.
  • KONTZIENTZIAK ASTINTZEKO: euskarak etorkizunik izango badu, hiztunok hala erabaki dugulako izango da.
  • ERABILERA SUSTATZEKO: eskualdean %80 euskaraz bizitzeko gai gara. Gaitasunari zukua atera, eta erabilera sustatzen lagundu behar dugu.
  • BIDERKATZAILEAK IZATEKO: euskararen aldeko ekimenak zabaltzen laguntzeko.
  • EUSKALTZALE KOMUNITATE BIZIA ERATZEKO: euskararen aldeko jardunean norbere ekarpena egiteko aukera emango digu Galtzaundira biltzeak: erabakiguneetan, eztabaida foroetan, ekimen jakinen antolaketan, ikerketa lanetan… Zer nahi, hartan!

Galtzaundikide naiz. Orain zer?

  • Tolosaldeko euskaltzale komunitate aktiboa ehuntzen hartuko duzu parte.
  • Zuk nahi duzun hartan zure ekarpena egiteko aukera izango duzu.
  • Galtzaundi egiten ari denaren informazio zuzena jasoko duzu.
  • Antolatzen ditugun ekimenetan parte hartzeko onurak izango dituzu.

Galtzaundikide egiteko bete zure datuak jarraian