Euskarari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du Tolosako udalak

EGITARAUA

Urriak 24, astelehena. Euskara modernitatearen atarian: XX. mendearen hasierako ikuspegiak, Aritz Farwell Historian doktoreak. Ikuspegi kontrajarriak azalduko ditu, batzuentzat euskara aurrerapenerako oztopo izan zen eta beste batzuentzat, euskal bereizgarriak gordetzeko gakoa.

Urriak 26, asteazkena.Tolosarren eragina euskara eta abertzaletasunaren arteko harremanetan, Mikel Aizpuru EHUko irakasle eta UEUko kideak. XIX. mende bukaeratik Tolosak toki nabarmena izan du euskarazko kultura idatzian.

Urriak 27, osteguna. Euskara menditik hirira: Euskal Esnalearen hitzaldi zikloak, Karmele Artetxe EHUko irakasle eta UEUko Historia saileko kideak. Kalean ez ezik, euskara kultura jasoan eta zientzian ere erabil zitekeela aldarrikatu zuen Euskal Esnaleak elkarteak.