15.000 hektarea inguru erre zituzten ekainean Nafarroan gertatu ziren suteek. Berriz horrelakorik ez gertatzeko diru bilketa antolatu du Errigora herri ekimenak, eta uztailaren 15a bitarte egongo da irekita ekarpenak egiteko epea. Irabaziak bi helbururekin erabiliko dira: subeldi berdeak sortzeko, eta abeltzaintza estentsiboa sustatzeko.
Unearen larritasuna ulertuta, Errigorak berak 10.000 euro jarri ditu, eta euskal herritarrei ekarpena egiteko eskatu die, bakoitzak ahal duena emanez. Dirua egitasmo horren webgunearen bidez bilduko da, txartelarekin edo kontu korronte batean dirua sartuz.
Irabaziak ahal bezain ongi kudeatzeko, arlo desberdinetako profesionalez osatutako mahai bat prestatu dute. Hauek dira kideak: Mirian Otxotorena (NNPEK), Mikel Tabar Tafalla-Zangozaldeko basozaina, Victor Rubio suhiltzailea, Patxiku Irisarri Nafarroako EHNEko kidea, Juan Carlos Castillo Azkoiengo alkate eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakaria, eta Imanol Ibero nekazari eta Errigorako kidea.
EGIN EKARPENA