Abenduaren 4tik 8ra ospatuko da aurtengo Durangoko Azoka, eta abenduaren 5ean bertara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak. 10:00etan abiatuko da Ikaztegietatik, eta Alegiatik, Amasa-Villabonatik, Anoetatik, Ikaztegietatik, Iruratik eta Tolosatik igaroko da. 20:00etan itzuliko da Durangotik. Prezioa 16 eurokoa izango da, eta 14 euro ordaindu beharko dute Galtzaundikideek eta Atarikideek. Izena emateko epea abenduaren 2a da.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Kukulore Liburudenda.
- IKAZTEGIETA: Ostatuan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Eizmendi kirol dendan.
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 20:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:
- VILLABONA: 10:00 Kale Berria 10eko geltokian.
- IRURA: 10:05 Etxezarretako geltokian.
- ANOETA: 10:10 Apaetxe baserrian.
- TOLOSA: 10:15 Santa Klarako geltokian.
- ALEGIA: 10:20 Bideberrietako geltokian.
- IKAZTEGIETA 10:25 Kiroldegiko geltokian.
Hemen eguneko egitaraua ikusgai.
Bost eguneko kultura jaialdia Durangon
Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdia da, euskarazko sorkuntzaren topagunea, eta Landako Gunea erakusmahaiz beteta egongo da aurten ere. Guztira, 286 erakusmahai atonduko dituzte, eta 2026an argitaratutako 1.098 kultur nobedade izango dira eskuragarri: 681 liburu, musikarekin lotutako 177 lan, 57 aldizkari eta beste 156 argitalpen, hala nola jolasak, laminak eta papertegiko produktuak. Horrez gain, 311 ekitaldiko egitaraua ere antolatu dute hainbat eragilerekin elkarlanean.
