Miren Amurizarekin du hitzordua irakurle taldeak

Urteko azken saioa egingo du abenduan Galtzaundiko irakurle taldeak eta azken saioan, Miren Amuriza idazle eta bertsolari berriztarra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta abenduaren 18an, 19:00etatik aurrera,…

‘Gauza baten ametsa’, udako irakurgaia

Uztailean eta abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak. Irailean bueltatuko da hilabeteroko martxara irakurle taldea eta beraz, udan zehar irakurtzeko proposamena finkatu da dagoeneko: Josu Zabaletak itzulitako Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eleberria. Saioa irailaren 25ean izango…

Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko du irakurle taldeak

Harkaitz Canoren bisitaren ondoren, ikasturteko azkeneko saioa egingo du Galtzaundiren irakurle taldeak ekainaren 12an. 19:00etatik aurrera, Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko da Gerezi garaia eleberri grafikoaren bitartez. Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortu du Lucio Urtubia anarkista ekintzailearen komiki biografia Txakapartaren enkarguz.…

Harkaitz Canorekin du hitzordua irakurle taldeak

Hileroko martxarekin jarraitzen du Galtzaundiko irakurle taldeak eta maiatzean, Harkaitz Cano idazle lasartearra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta maiatzaren 22an, 19:00etatik aurrera, Canoren Fakirraren ahotsa lantzeko bilduko…

‘Goseak janak’, martxoko irakurgaia

Galtzaundiren irakurle taldeak martxoan landuko duen liburua Idurre Eskisabelen Goseak janak poesia liburua izango da. Saioa martxoaren 20an, asteazkena, egingo da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa. Eskisabelen lehen poesia liburua da Goseak Janak…

[BIDEOA] Inazio Mujika Iraola irakurle taldean

Otsailaren 20an, Inazio Mujika Iraola idazle donostiarra izan da Galtzaundiren irakurle taldearen saioan ‘Azukrea belazeetan’ eleberriari buruz hitz egiteko. Saio arrakastatsua Yurre Ugartek dinamizatu du, ohiko moduan eta hasi aurretik, bere lanaren inguruan hitz egin du irakurle taldearen dinamizatzailearekin.