Boluntarioak behar dira euskara praktikatu eta ibartar sentitu nahi dutenei laguntzeko

Boluntarioak behar dira ibartar zenbaitek euskaraz hitz egiteko duten erraztasuna handitzeko eta Ibarrara etorri berriak herriko eguneroko bizimoduan hobeto moldatzen laguntzeko. Laguntzeko prest daudenen denbora-librea dena delakoa izanda ere, beren prestutasuna agertzera animatu nahi dira herritarrak. Boluntarioek egin beharrekoak honakoak dira: euskara praktikatu nahi dutenekin tertulia informalak izan; edo Ibarran denbora gutxi daramaten herritarrei Ibarrako eta Euskal Herriko ohituren berri eman.

Laguntza emateko prest daudenak posta elektronikoz edota telefonoz izena-ematea nahi dute Ibarran.

Izena-emateko bideak:

E-maila: ibarrauzoko@gmail.com

Telefonoa: 661 745 875

Ibarrako Euskara Batzordea