Autobusa Tolosatik, Durangoko Azokara

Durangoko Azokako 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra antolatuko da “baDA!” lelopean, eta aurrez aurreko salmenta eta online denda uztartuko ditu. Landakogunean 220 erakusmahai baino gehiago egongo dira aurrez aurre abenduaren 4tik 8ra, eta online denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra durangokoazoka.eus webgunean. Azoka presentziala eta digitala izango da aurten, beraz.

Autobusa Tolosatik Durangora

Abenduaren 4an, Tolosatik Durangora joan etorria egiteko aukera zabaldu du Topaguneak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. Autobusa goizeko 10:25ean hartuko da Santa Klaran eta 19:00etan bueltan abituko da Durangotik. Prezioa 8€koa izango da Galtzaundikideentzat eta 10€ Galtzaundikide ez direnentzat. Beharrezkoa izango da abenduaren 1a baino lehen izena ematea Galtzaundiren bulegoan.