Alliri pasealekuan hartuko dugu lekukoa

Ostiral goizean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Alliriko Uzturre tabernan hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.135 kilometroan, eta Eroskiko biribilguneraino eramango du. 10:57ean izango da hori eta Amaia Goikoetxea eta Haritz Azurmendi, zuzendaritzako kideak izango dira lekukoa eramateko ardura izango dutenak.