Mintzalaguneko taldeak Galtzaundin elkartu dira ikasturte amaierako ekitaldian

Urteroko ohiturei jarraituz, ikasturte amaierako ekitaldi bateratua egin dute Mintzalaguneko taldeek. Galtzaundiren egoitza ezagutu dezaten, bertan bildu dira 30 lagun inguru. Bota Bixkor lehiaketan jolasean aritu dira, eta ondoren, jan-edana izan dute.

Joan den irailaren amaieratik Mintzalaguneko taldeak astean behin ordubetez elkartu dira euskara modu informalean praktikatzeko. Galtzaundiren bueltan, 62 pertsona daude, hamar taldetan banatuta. Datorren irailetik aurrera jarraipena emango zaio Mintzalaguna ekimenari, euskara praktikatu nahi duten herritarrei deialdi zabala eginez.