Bota erantzuna! lehiaketan parte hartzeko izena ematean, baimena ematen zaio Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteari (G20371456) parte hartzaileen datuak tratatzeko Bota Erantzuna! Lehiaketa kudeatzeko behar den heinean.
Lehiaketan parte hartzen ari direnen argazkiak eta bideo grabaketak egin daitezke eta beraz lehiakideen irudia eta ahotsa azaldu daitezke. Partaideen datuak, argazkiak eta bideoak internet eta hedabide desberdinen bitartez zabalduak izan daitezke, esate baterako lehiaketarekin zerikusia duten webgune eta sare sozialetan.
Edozein argibide nahi izanez gero, Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartearekin harremanetan jarri zaitezke helbide honetan: Plaza Berria, 1, 20400 – Tolosa (Gipuzkoa) – galtzaundi@galtzaundi.eus.
Era berean, gogoratu nahi dugu, edonoiz erabili daitezkeela datu pertsonalak babesteko eskubideak (sarbidea, zuzenketa, mugaketa, deuseztapena, aurkaritza, transferentzia,…), baimen hau kendu edo gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako idatzi bat bidali beharko zaio Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteari. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez egotean erreklamazio bat jarri nahi bada, kontrol aginte eskudunera jotzeko aukera dago, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Datu pertsonalen tratamenduarekin egiten dugunari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero, gure webgunean daukagun Pribatutasun Politika irakurri daiteke (https://www.galtzaundi.eus/pribatutasun-politika/).
Lehiaketan izena ematean guzti honen jakitun dela eta azaldutako baimena ematen dela adierazten da.
