Pribatutasun politika

  1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Galtzaundi Euskara Taldaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Galtzaundi Euskara Taldeak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.

Galtzaundi Euskara Taldeak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Galtzaundi Euskara Taldeak, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.

Galtzaundi Euskara Taldeak erabiltzaileei gomendatzen die begira ditzatela gazteen datu pertsonalen babesari buruz Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratutako hainbat material. Informazio hori guztia (teknologia berrien erabilerari buruzko eskuliburuak, bideo hezitzaileak, etab.), hain zuzen, www.kontuzdatos.info helbidean dago ikusgai.

  1. Datu pertsonalak biltzea

Galtzaundi Euskara Taldeak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Galtzaundi Euskara Taldeak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola Galtzaundi Euskara Taldeari bere datu pertsonalak tratatzeko. Ekitaldi hauetan argazkiak eta bideo grabaketak egin daitezke, beraz interesdunaren irudia eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldi hau dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datu hauek editatzeko, publikatzeko eta zabaltzeko elkartearen web gunean eta beste web kanaletan (batez ere elkartearen web gunean eta sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta elkartearen bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke. Ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola Galtzaundi Euskara Taldeari komunikazio hauek egiteko. Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.

Galtzaundi Euskara Taldeak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Galtzaundi Euskara Taldeak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

  1. Interesdunen eskubideak

Galtzaundi Euskara Taldeak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuak ikusteko, aldatzeko eta ezeztatzeko eskubideak, baita tratamenduari aurka egiteko eskubidea ere. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bete eskariren bat egin ere. Horretarako elkartera jo beharko du, helbide honetan: Nafarroa Etorbidea, 6, 20400 – Tolosa (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bitartez: galtzaundi@galtzaundi.eus. Interesdunak, eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko du. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.agpd.es).

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

  1. Segurtasun-neurriak

Galtzaundi Euskara Taldeak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Galtzaundi Euskara Taldearen erantzukizunpekoak.

  1. Trafiko-datuak

Galtzaundi Euskara Taldearen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Galtzaundi Euskara Taldeari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Galtzaundi Euskara Taldearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

  1. Indarraldia

Galtzaundi Euskara Taldeak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Galtzaundi Euskara Taldeak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Galtzaundi Euskara Taldeak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.