Iritsi dira Errigorako saskiak Tolosaldera, ikusi banaketa puntuak herriz herri

“Euskarari puzka!” da 2025eko Nafar hegoaldeko uzta kanpainaren leloa. Azken hilabetean, Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskatzeko aukera izan da eta baita, horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratzeko ere.

Orain, azaroan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 18 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Tolosa eta Zizurkil.

JASO ZURE SASKIA

Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:

  • 2024/11/26 (Asteazkena) 9:00-18:00
  • 2024/11/27 (Osteguna) 9:00-15:00
  • 2024/11/28 (Ostirala) 9:00-15:00

Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:

ABALTZISKETA

Etxez etxe banatuko da.

ADUNA

Banatzaileak jarriko dira harremanetan.

ALTZO

Banatzaileak jarriko dira harremanetan.

AMEZKETA

Zazpi Iturri Elkartea | Azaroak 30, igandea,  11:30etatik aurrera.

ASTEASU

Muskerraren bidearen lokala | Azaroak 28, ostirala, 19:00etatik  20:00etara.

BERASTEGI

Udaletxea | Azaroak 28, ostirala, 8:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

BERROBI

Udaletxea | Abenduak 1-5, 9:30etatik 14:30etara.

IKAZTEGIETA

Ostatua | Azaroak 27, osteguna 13:00etatik 22:30etara. Azaroak 28, ostirala, 8:30etatik 22:30etara. Ostatuaren ordutegian.

IRURA

Ikastola | Abenduaren 1etik 5era. Goizeko 9:00tatik 13:00tara eta arratsaldeko 14:30etatik 16:30tara.

LARRAUL

Banatzaileak jarriko dira harremanetan.

LIZARTZA

Banatzaileak jarriko dira harremanetan.