Zure laguntza behar dugu datozen hilabeteetan

Ekintzez beterik datoz datozen hilabeteak, eta ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetarako boluntarioak behar ditugu; zure laguntza ezinbestekoa dugu. Kale neurketak, Errigora, hizkuntza aniztasuna eta beste hainbat dira datozen hilabeteetan landu nahi ditugun gaiak, eta egin beharreko lanak zerrendatu ditugu (hemen zerrenda ikusgai). Lan horietakoren bat egiteko prest baldin bazaude, beheko formularioa betetzea asko eskertuko dugu.

 BOLUNTARIO IZATEKO IZENA EMAN 

  • KALE NEURKETAK egiten laguntzea (maiatzean zehar). Udaberrian Tolosaldeko herri batean kaleko hizkuntzen erabilera-neurketa egingo dugu, eta horretarako boluntarioak beharko dira bi orduko neurketak egiteko.
  • EUSKARAZ BIZI GAITEZKE! euskaldunen ahalduntze tailerrean parte hartzea (apirilaren 26tik ekainaren 21era, asteazkenetan eta bi astez behin, 18:00etatik 19:30etara).
  • ERRIGORAko loteak Tolosatik eskualdeko beste herrietara eramaten laguntzea (maiatzaren 8ko astean).
  • HIZKUNTZA ANIZTASUNA (maiatzetik aurrera, lan jarraitua). Gure herrietan hitz egiten diren hizkuntzen mapa osatu nahi da. Migratzaileen elkarte desberdinekin harremana lantzeko, ekintza osagarriak antolatzeko, mapa osatzeko bidean parte hartzeko, boluntarioak behar dira.

Euskararen alde zuen aletxoa jartzeko prest? Animatu!