100 urte bete ditu Xabiertxo liburuaren lehen argitalpenak eta ospatzeko, Ixaka Lopez-Mendizabalen liburuaren erreplika bat argitaratu dute 2025ean.
Edizio berri honetan, lehenengo argitalpenaren erreplikaz gain, Iratxe Retolazaren hitzostea ere topatuko du irakurleak, hainbat ertz jorratzen dituena, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz. Mugimendu eta proiektu kultural integral baten emaitza izan zen Xabiertxo, mundua euskaratik eta euskal kulturatik eraikitzeko norabide partekatu bat zuena eta identitate kulturala elikatzeko askotariko geruzak zituena. Nori, nola eta nondik mintzo zen Xabiertxo? Nori, nola eta nondik mintzo gara gu? Atzera begira jarri nahi dugu, aurrera egiten lagunduko digulakoan.
Bost liburu zozketatuko dira Galtzaundikideen artean
Bazkideen artean berrargitalpenaren bost liburu zozketatuko ditugu eta horretarako, formulario honetan eman beharko da izena urtarrilaren 21a baino lehen. Galtzaundiko bazkide ez denak, esteka honen bitartez bazkide egin eta zozketan parte hartzeko aukera izango du.
ZOZKETAN PARTE HARTU
GALTZAUNDIKIDE EGIN

