10. IBARRA-GALTZAKOMIK KOMIKI LEHIAKETA MARTXAN DA

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 10. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du aurtengo udazkenerako. Edizio honetan, zendu berria den Juanba Berasategi zinema-zuzendariari omenaldia eta eskertza egin nahi zaio, euskarazko animaziozko film luzeetan aitzindari eta erreferente izateaz gain, Galtzakomikeko epaimahaiko kide ere izan zelako hainbat urtez.

Berezia den hamargarren edizio honetan ere, Euskal Herri mailako izaera mantentzen du lehiaketak. Hori horrela, eta euskarazko komikigintza sustatzea helburu, edonork parte hartu dezake. Aurtengoan ere aurkeztu beharreko lanen gaia librea izango bada ere, aurretik aipatutako omenaldiari kasu eginez, Juanba Berasategiren Kalabaza Tripontzia animaziozko film luzeari keinua egin beharko diote lanek. Inplizituki edo esplizituki, Kalabaza Tripontziaren erreferentziak ikusi nahi dira Galtzakomiken parte hartuko duten lanetan.

Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 20ra arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak hauek dira: OINARRIAK

Horretaz gain, eta aurtengo edizioa berezia dela kontuan harturik, urriaren 18an, goizez, Tolosako eta Ibarrako ikastetxeetako ikasleek Kalabaza Tripontziafilmaren proiekzioa ikusteko aukera izango dute Tolosako Leidor zineman. Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 1etik 15era, Ibarran. Sari banaketa abenduaren 1ean izango da, 19:00etan.

Hiru multzotan parte hartu ahal izango da Galtzakomiken:

12 urtetik behera:

  1. Saria: 100€ + komiki bilduma
  1. Saria: Komiki bilduma + marrazketarako materiala

5 Aipamen: Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

12 urtetik 16 urtera:

  1. Saria: 200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma
  1. Saria: 100€ + komiki bilduma

2 Aipamen: Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

16 urtetik gora:

  1. Saria: 700€ + Eluska jatetxean bi lagunentzako afaria
  2. Saria: 300€ + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria

Youtuben ere ikusgai dago Kalabaza Tripontzia filma: