Zuberoako ikastolek Eguberrietako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin eta eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. Kalitate haundiko eta bertan ekoitzitako produktuez osatutako saskiak dira, beraz posible da saskiz saski osagairenbat aldatzea produkzioaren arabera. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina azaroaren 23an bukatuko da eta eskaera online egin ondoren, Galtzaundiren bulegoan jasotzeko aukera izango da, abenduaren erdialdetik aurrera. Hiru saski daude aukeran: Pettarra (52 euro), Arbaila (57 euro) eta Basabürü (70 euro) izenekoak.
Pettarra
50 euro

Produktuak: Ahate gibel berrosatua, Eztia, Ardi gazta kiloa, Bixkotx sukratuak eta Pastak.
Arbaila
57 euro
Produktuak: Eztia, Bixkotx artisanalak, Kilo erdiko bi ardi gazta, Bixkotx gatzatuak, Erreximenta, Pastak eta Tisana.
Basabürüa
70 euro
Produktuak: Mozkin biolojikoz osatutako saskia



