ZAINDU ETA MAITATU GORPUTZA – JAIONE ALBENIZ

IKASTAROAK

ZAINDU ETA MAITATU GORPUTZA

Telefonoa: 658 731 906  Posta elektronikoa: jaiodantza@gmail.com

Kaixo, Jaione Albeniz naiz, dantzaria eta aktorea. Ikastaro ezberdin asko eskaintze ditut. Batetik, ZAINDU ETA MAITATU GORPUTZA IKASTAROA PROPOSATZEN DUT: gure gorputza ahalik eta osasuntsuen mantentzea landuko dugu, bai arnasa ondo nola hartu landuz, arnasketa ariketekin, meditazioa, oreka…eta ariketa fisikoen bidez, luzaketak, malgutasuna, Chi Kung, yoga eta feldenkais bezalako teknikak landuz. Bestetik, orain arte eman ohi ditudan ikastaroak honako hauek dira: dantza orientala, dantza zingaroak, dantza indorientala, Indiako dantzak, bollywood, fusio dantzak, haurrentzako dantza modernoa…. dantza guzti hauek (haurrentzako dantza modernoa ezik), ikutu berdintsu bat dute, emakumearen gorputzarentzat diseinatuta daude, eta gure feminitateaz, gure emakume izateaz arro egotera eta gure gorputzez disfrutatzera eta ahalduntzera eramaten gaituzte.
Hauetaz gain DANTZA ORIENTALA TALDEAN dantza ikastaroa proposatze dut. Dantza hizkuntza ikastea izango litzake. Bertan, pausu eta kode zehatz batzuk daude eta horrek taldean inprobisatzeko aukera emango digu, batzuetan taldekidea izango naiz eta taldeko “nagusiak” dantzatzen dituen kodeak jarraituko ditut eta beste une batean niri tokatuko zait nagusia izatea eta orduan nik dantzatu, eta denak jarraitu beharko dituzte nik emandako kodeak. Dantza hau zoragarria da, bai talde batean erlajatuta eta zentzu guztiekin adi adi egoten disfrutatzeko eta baita ikasteko agintea hartu eta ahalik eta zehatz eta garbien gure kodeak dantzakideei adierazteko.

Antzerki ikastaroak eta ipuin kontaketa ikastaroak ere eman ohi dutut.