Urteko bilkura nagusia egin du Galtzaundik

Maiatzaren 27an egin du Galtzaundik urteko bilkura nagusia Ikaztegietan, udaletxeko balio anitzeko gelan. Ohiko moduan, 2024ko memoria eta balantzea onartzeaz gain, 2025eko egitasmoa eta aurrekontua ere aurkeztu dira. Horrez gain, Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eta onarpena egin da.

Kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartearen Zuzendaritza Taldea:

  • Lehendakaria: MANEX URRUZOLA ARRATE
  • Lehendakariordea: MAITE ASENSIO IPARRAGIRRE
  • Idazkaria: KLARA ZEBERIO BERGER
  • Diruzaina: UXOA ELUSTONDO ARZALLUS
  • Kideak:
    • LIERNI AROZENA ZUBIZARRETA (Aktibazioa)
    • JOSU LIZARRALDE BEÑARAN (Aktibazioa)
    • MARIJO EZEIZABARRENA SEGUROLA (Jakintza)
    • NAGORE ARIN ASUABARRENA (Sustapena)
    • OIER GASTESI TOLOSA

Amaitzeko, Maddi Dorronsoro ikerlariak hitzaldi laburra eman du aztertzen ari den gai honen inguruan: Arnasguneetako ahotsak: bertako euskaldunen hizkuntza-jarrerak.