Tolosaldeko Euskararen Mahaia eratzeko konpromiso adierazpenaren aurkezpena

Tolosaldeko euskalgintza instituzional eta sozialaren ordezkaritza  zabal bat, euskararen etorkizuna bermatu eta berau eskualdeko hizkuntza nagusia izatea helburu duen gobernantza eredu berritzaile eta erreferentziazkoa eraikitzeko urratsak irudikatzeko lanketa egiten aritu da 2018an zehar.

Honen bidez, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu lortutako adostasunak azaldu eta TOLOSALDEKO EUSKARAREN MAHAIA eratu eta egonkortze bidean urrats sendoak emateko konpromiso adierazpenaren aurkezpenera.

Ekitaldia, martxoaren 28an, osteguna, izango da ALEGIAko Udaletxeko Pleno Aretoan:

12:00etan, Aurkezpena eta ongi etorria

12:05etan, Helburuak eta adierazpena

12:25etan, Argazkia

12:30etan, Hamaiketakoa