NIKOTINA

NIKOTINA 5

MUSIKA

NIKOTINA

Telefonoa: 676 147 088  Posta elektronikoa: info@bideanprodukzioak.com

NIKOTINA Jon Tolosa Belza izeneko 21 urtetako MC Tolosarra da. Rapa gaztetatik jorratu duen musika izan da, reggae eta dancehall doinuak pixkanaka bereganatuz.

2016 urtean hasi zen abesten Nikotina bezala eta Ziribulio Sound kolektiboarekin batera hainbat kontzertu eman zituen. 2018-ko Azaroan, 7 kantez osatutako lehen diskoa aurkeztu zuen, Irungo Stepi Selektahk grabatu eta masterizatu zuena. Urte horren bukaeran eta 2019an Euskal Herriko areto, gaztetxe eta plaza ugarietan bira egin zuen.

Apirilaren 30ean “NIRBANA” album berriko lehen aurrerapen abestia kaleratu zuen, “Kondorraren Hegaldia” izenekoa.
Eta berrogeialdia amaitu zenetik kontzertuak ematen jarraitzen du.