NEOMAK

MUSIKA

NEOMAK

Telefonoa: 688629225 Posta elektronikoa: 7neomak@gmail.com

Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona ibilitako zazpi Sorginak gara.
Etenaldiaren ondoren, Nafoarroako IV.Trikitixa Jaialdian bizpahiru pieza jotzeko batu ostean, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri dugu martxan: NEOMAK. Mitologiaren haria eten gabe, baina eraberrituta gatoz; Neomak hitzak dioen gisan, “ilargi berriak” eskaintzera gatoz.
Ahotsen presentzia nabarmenaz eta beti aldean izan ditugun trikitixa eta pandero ezberdinak uztartuz, folk estiloz jantzi ditugu bertsioak, zein gure abesti propioak, ordubete eta hogei minutu inguruko emanaldian.

Mila esker,

Neomak🌙