Xipri Arbelbideren ‘Piarra Topet Etxahun (1786-1862)’ liburua irakurgai, maiatzeko saioan

Tertulia Literarioko datorren saioa maiatzaren 28an izango da. Oraingo honetan, Xipri Arbelbideren ‘Piarra Topet Etxahun (1786-1862)’ liburua izango da irakurgaia.

Tertulia Literarioa Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria 1) izango da 19:00etan, eta Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa.

PIARRA TOPET (1786-1862), Barkoxeko «Etxahun» baserrikoa, dugu Xipri Arbelbidek elaberri moduan plazaratzen duen idazlanaren funtsa eta mamia. Zoritxarreko gizon honek gaztetatik dastatu zuen kartzelaren garratza; pasiozko hilketa baten protagonista izan zen, etxetik ere bidalia, eta bizitza osoan harat-honat bizi izan zen, azkenean etxera itzuli eta hil zen arte.

Ez da bere idazlanen arrastorik gelditu, ezagutzen diren bertsoak ahoz-aho iritsitakoak dira. Zenbaiten ustetan euskal olerkaririk onena bezala kontsideratua izan da. Arbelbideren biografia nobelatu honen aurretik, beste zenbait elaberri eta azterketen gai izan da zuberotar pertsonai ospatsua izan zen Piarra Topet Etxahun.