Kultur Sortzaileen Gidarako formularioa

Galtzaundi euskara taldea, EUSKARAZ JARDUTEN DUTEN TOLOSALDEKO KULTUR SORTZAILEEN gida osatzen ari da.

Herri asko,  aste kulturalak edo kultur programa bat osatu nahian, ze ekitaldi antolatu jakin ezinik ibiltzen da: ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak, ikastaroak, etb. eskainiko dituen sortzaile euskaldunen berri izateko beharra dago.
Emanaldi edo/eta ikastarorik eskaintzen baduzu eta Tolosaldeko herrietan emateko prest baldin bazaude, bete honako formularioa.Guk gida udalen eta herri-mugimenduen eskura jarriko dugu!
ERANTSI ZURE ESKAINTZAREN ARGAZKIAK ETA BIDEOAK
Zure eskaintzaren argazkiak eta bideoak badituzu, asko eskertuko genuke komunikazioa@galtzaundi.eus helbidera bidaltzea. Mila esker!