Kontalari2

IPUIN KONTAKETA

KONTALARI2

Telefonoa: 677488910 / 696876176 Posta elektronikoa: kontalribi@gmail.com

Hemen gaituzue 1 eta 2; bi ama kontalari . Urteak daramatzagu ipuinen unibertso magikoan bueltaka. Han eta hemen topatutako ipuinak ilobei kontatzen hasi ginen, ikasleekin jarraitu genuen eta orain gure seme-alabekin partekatzen ditugu. Baina azken urte hauetan, pauso bat haratago eman eta proiektu berri bati heldu diogu: KONTALARI2. Urte hauetan zehar bildutako kantuak, kontuak, eta ipuinak gure altxorren kutxan sartu eta liburutegietan, kultur-etxeetan, ikastetxeetan, Haurreskoletan , edota haurrak eta familiak elkartzen diren edozein txokotan gure altxorrak partekatzeko asmotan gatoz.