2025etik 2034ra arteko Tolosako Hizkuntza Politikako Plan Estrategikoa aurkeztu dute gaur Tolosako Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. Datorren hamarkadarako bide-orria izango da, eta asteleheneko osoko bilkuran aztertuko dute hura onartzea. 160 egitasmo biltzen ditu, helburu argi batekin:…
Albisteak
‘XD’ umore jaialdiak baditu zozketaren irabazleak
Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Hori topatuko dute abenduaren 21ean, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpara gerturatzen direnek. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Xabin Fernandezek, Esti Curielek, Antton Telleriak, Beatriz Egizabalek eta…
Ibarra-Galtzakomik sari banaketako argazkiak ikusgai
Abenduaren 13an egin zen Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian. Ikusi hemen sarituen izenak eta lanak. Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 13tik 27ra, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.
Ezohiko Batzar Orokorra, abenduaren 23an
Ezohiko Batzar Orokorra egingo du abenduaren 23an Galtzaundi Euskara Taldeak. Hitzordua Tolosako Kultur Etxean (lehenengo solairuko Gazte Topagunean) izango da, 18:00etatik aurrera. Galtzaundikide guztiak bilerara deituak daude. Eguna: 2024ko abenduak 23, astelehena. Tokia: Tolosako Kultur Etxeko Gazte Topagunea (1. solairua),…
IBARRA-GALTZAKOMIK LEHIAKETAKO IRABAZLEAK
Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa. Aurtengoa lehiaketaren 17. edizioa izan da eta 215 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Epaimahaia Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto eta komikigileak, eta Loinatz Lekuona ilustratzaileak osatu…
‘XD’ umore jaialdia, abenduaren 21ean Tolosan
Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Hori topatuko dute abenduaren 21ean, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpara gerturatzen direnek. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Xabin Fernandezek, Esti Curielek, Antton Telleriak, Beatriz Egizabalek eta…
Babestu dezagun Ataria, harpidetza-eskaintza bereziarekin
Tolosaldeko 28 herrien berri emateko, euskararen normalizazioa sustatzeko eta gure komunitatea handitzeko, Galtzaundi-tik Ataria babestera gonbidatzen zaitugu. Herritarren babesa funtsezkoa da euskarazko tokiko hedabideek bizirik jarrai dezaten eta gure ahotsak ozen entzun daitezen. Azaroaren 27tik abenduaren 21era arte, Ataria-n harpidetza-eskaintza…
Anton Garikano etorriko da Tertulia Literariora abenduan
Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da abenduaren 19an Tolosan. Oraingo honetan, Anton Garikano, idazle Tolosarra etorriko da bere ‘Metamorfosia’ eleberriaren inguruan hitz egitera. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean etaYurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. “Goiz batean, Gregor Samsa…
Autobusa antolatu dugu Tolosaldetik Durangoko azokara
Durangoko Azokako 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra antolatuko da “Hartzea ematea da” lelopean. 274 erakusmahai ipiniko dituzte 153 partaideren artean, eta 933 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emateko. Denetariko estilo eta gaiak jorratzen dituzte sorkuntza lan horiek, eta tokikoak…
Iritsi dira Errigorako saskiak Tolosaldera, zurea jasotzeko garaia da
“Bagerreko uzta euskarari puzka!” da 2024ko Nafar hegoaldeko uzta kanpainaren leloa. Azken hilabetean, Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskatzeko aukera izan da eta baita, horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratzeko ere. Orain, azaroan egindako eskariak jasotzeko garaia…