Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariorde Garikoitz Goikoetxea elduaindarrak bigarren saria lortu du EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietan. Euskara Tolosaldean: kartografia bat izeneko ikerketa lanarekin lortu du saria Goikoetxeak. Jarraian, saritutako lana azalduz egindako bideoa:
Albisteak
Euskaraldiaren Tolosaldeko aldizkaria irakurgai
Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta, Tolosaldeko euskarazko hiru komunikabideek, Aiurri, Tolosaldeko Ataria eta 28 Kanalak, elkarlanean gauzatu dituzte Euskaraldia gizarteratzeko zenbait ekimen. 28 Kanalak eskualdeko ariguneak ezagutarazteko bideoak sortu ditu. Bestalde, Aiurriren eta Tolosaldeko Atariaren artean sortu dute Euskaraldiaren aldizkaria, eskualdeko…
Galtzaundiko bi zuzendaritzakide ETBko artefaktua saioan
ETBko Artefaktua saioko elkarrizketatua izan da Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz. Euskararen bidegurutzetik lana argitaratu zuen iaz Amonarrizek; urte hauetan guztietan gure hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta bildutako datu guztien inguruko lan dibulgatzailea. Saioan liburuari eta Euskaraldiari buruz hitz egin…
Bi hitzaldi lan mundua, sorkuntza eta hizkuntza aztertzeko
Euskaraldia martxan izango den 15 egunetan, bi hitzaldi antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Bi saioak Tolosako Kultur Etxean izango dira eta aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Hitzaldiak azaroaren 25ean eta abenduaren 3an izango dira, arratsaldeko 18:30etan. Lehenengoan, Elhuyar…
Tolosaldeko ariguneak: Larreta esnekiak
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Orendaingo Larreta esnekiak.
Ikaskoli: saskiak Zuberoako ikastolen alde
Zuberoako ikastolek Eguberrietako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin eta eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta azaroaren 30ean bukatuko da eta eskaera online egin ondoren, Galtzaundiren…
Tolosaldeko ariguneak: TAKE
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da TAKE saskibaloi taldea.
Tolosaldeko ariguneak: Ama taberna
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Tolosako Ama taberna.
Maialen Lujanbiok hitzaldia eman du Ibarran
Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta Hemendik joaten da mundura? hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izeneko hitzaldia eman du Maialen Lujanbio bertsolariak Ibarrako Kultur Etxean. Saioan euskarari eta euskal kulturari buruzko gogoetak plazaratu ditu bi aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleak…
Tolosaldeko ariguneak: Tolosako Eroski
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Tolosako Eroski supermerkatua.










