Martxoaren 19an emango zaio hasiera 24. Korrikari Atharratzen eta 29an amaiera Bilbon. Horregatik, Korrika amaierara gerturatu nahi duen edonorentzat, Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Autobusak, Alegian, Amasa-Villabonan, Anoetan, Ikaztegietan, Iruran, Tolosan eta Zizurkilen jasoko du jendea eta zuzenean joango…
Albisteak
Eusfera Tolosaldean antolatzeko bilera irekia egingo da
Etorkizunean haurrek euskaraz jarrai dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan eragiteko ahalmen gehien dutenak gurasoak izanik, Euskal Herri osoan eragiteko asmoz gurasoei zein haurrei zuzendutako ekimen berri bat jarriko da martxan udaberrian: Eusfera. Egitasmo hori Tolosaldean…
Euskara menperatzen duzu? Zure bila gabiltza mintzalagunerako
Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundik. Baina zer da Mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenekin, astean ordubetez, modu informalean elkartzeea helburu duen egitasmoa da. Egitasmoan izena ematen dutenekin talde txikiak osatzen…
Eskatu Errigoraren udaberriko kanpainako produktuak
Errigoraren Eskutik eskura egiten dugu herria kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Otsailaren 26tik martxoaren 18ra, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen…
Raymond Carverren ‘Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean’ liburua irakurgai, martxoko saioan
Tertulia Literarioko datorren saioa martxoaren 25ean izango da. Oraingo honetan, Raymond Carverren ‘Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean’ liburua izango da irakurgaia. Tertulia Literarioa Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria 1) izango da 19:00etan, eta Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa. Egin litekeen gauza…
Euskaraz aritzen dira hiru herritarretik bi Tolosako Inauterietan
Euskara entzuten da gehien Tolosako inauterietan. Ondorio hori dakar Tolosako Udalak lehen aldiz inauterietan egindako behaketak. 2025eko inauterietan egin zuen neurketa: behatu zen kalean zebiltzan herritarrak zein hizkuntzatan ari ziren. Ondorioa argia da: hirutik bik euskaraz egiten dute kalean Tolosako…
Itxaso Martin etorriko da Tertulia Literariora otsailean
Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da otsailaren 25ean Tolosan. Oraingo honetan, Itxaso Martin Zapirain, idazle Donostiarra etorriko da bere ‘Punto Bobo’ eleberriaren inguruan hitz egitera. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Galtzaundin (Plaza Berria, 1) eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.
Bota erantzuna! gazteentzako lehiaketak baditu irabazleak
BOTA ERANTZUNA! Tolosaldeko gazteen lehiaketa antolatu du Galtzaundik bigarrenez eta bi kanporaketa jokatu ostean, Villabonako Gurea antzokian izan da finala. Zazpi taldek hartu dute parte eta Bizkorrak eta Zizurkildarrak izan dira buruz burukora iritsi dirana. Bertan, bizkortasuna, elkarrekin lan egiteko…
Bi aldiz pasako da Korrika Tolosaldetik
Urtarrilaren 8an jakinarazi du AEK-k Korrikaren 24. edizioaren ibilbidea. Martxoaren 19an, Atharretzen (Zuberoa) hasiko da eta martxoaren 29an amaitu, Bilbon. Tolosaldera martxoaren 23a, astelehenean, iritsiko da lehen aldiz Korrika. Lizartzara ailegatuko da 21:33ean eta Tolosara bidean Leaburu-Txarama zeharkatuko du. Ondoren,…
Xabiertxo liburuaren bost ale zozketatuko ditugu
100 urte bete ditu Xabiertxo liburuaren lehen argitalpenak eta ospatzeko, Ixaka Lopez-Mendizabalen liburuaren erreplika bat argitaratu dute 2025ean. Edizio berri honetan, lehenengo argitalpenaren erreplikaz gain, Iratxe Retolazaren hitzostea ere topatuko du irakurleak, hainbat ertz jorratzen dituena, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz.…










