Tertulia Literarioko datorren saioa apirilaren 29an izango da. Oraingo honetan, Joxan Oiz Arruti donostiarraren ‘Amazurtza’ liburua izango da irakurgaia eta idazlea bera ere egongo da bertan.
Tertulia Literarioa Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria 1) izango da 19:00etan, eta Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa.
Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari den ustean, hiria berriro pizteko prestatzen ari dira, kaleak zabaltzen, bazterrak argitzen. Eta hiriaren garapen horri loturik, hainbat poltsiko betetzen. Zenbaitek, ordea, granaden burrunba eta iskanbila etsaiak garbitzeko probestuko du. Kapela saltzaile bat egia bilatzen saiatuko da, ezagun baita mikeleteak, milizianoak eta karlistak, denek janzten dutela inoiz txapela.
