Joan den larunbatean Josu Martinez eta Izaskun Arandia zinemagileek parte hartu zuten Sormenetik saioan. Garazi Karrera kazetariak gidatu zuen Gure zinema: zientzia-fikzioa? solasaldia.
Gauza bera al da euskal zinema eta euskarazko zinema? Zinema izan daiteke gizartea eraldatzeko gai? Nahikoak al dira instituzioetatik datozen diru laguntzak? Beste galdera askoren artean, horiek erantzun zituzten Martinezek eta Arandiak.
Saioa ikusi nahi izanez gero, hementxe duzue osorik ikusgai 28 Kanalean.
Jarraian Sormenetik saioaren argazki galeria.