Berrikuntza nagusiak
60. urteurrenarekin batera, Durangoko Azokak zenbait berrikuntza plazaratu nahi izan ditu. Berrikuntza horiek ordea, ez diote urteurren baten ospakizunari erantzuten, Azokak sei hamarkadetan zehar egindako ibilbidearen noranzkoari baizik: ingurura moldatzen joan da etengabe azoka; euskal kulturaren berritasunei egokitzen eta arte-adierazpen berriak batzen. Horregatik, aurten bi gune berri izango ditu Durangoko Azokak: Berbagailua (Podcasten Plaza) eta Atartea (Arte Ederren Plaza).
Horrekin batera, aurten nobedade bezala, azoka itxi eta gero egitarauak jarraipena izango du. Hasteko, gauetako kontzertuak izango ditugu: 5ean Lukiek eta Ezezez, eta 6an Mirua eta Naxker. Gainera, 6an Behe Bandakoen errezitaldia eta bostOK konpainiaren emanaldi bat ere egongo da iluntzean; 7an Formol laborategiaren ikuskizuna izango dugu, baita Bittor Kapanaga kulturgilea omentzeko ekitaldia, eta Gaua filmaren emanaldia Paul Urkijo bertan dela.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Kukulore Liburudenda.
- IKAZTEGIETA: Ostatuan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Eizmendi kirol dendan.
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 20:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:
- VILLABONA: 10:00 Kale Berria 10eko geltokian.
- IRURA: 10:05 Etxezarretako geltokian.
- ANOETA: 10:10 Apaetxe baserrian.
- TOLOSA: 10:15 Santa Klarako geltokian.
- ALEGIA: 10:20 Paper fabrikako geltokian.
- IKAZTEGIETA 10:25 Kiroldegiko geltokian.
Hemen eguneko egitaraua ikusgai.
