IRATZAR ERROMERIA eta IRATZAR KANTARI (10 urte zuekin)

ERROMERIA

IRATZAR ERROMERIA eta IRATZAR KANTARI (10 urte zuekin)

Telefonoa: 688 681 156  Posta elektronikoa: iratzartaldea@gmail.com

 

Aurten Iratzar taldeak 10 urte bete ditu Euskal Herri osoan zehar euskal musika eramanez gure festa kuttunenak girotzeko. Horregatik, hori ospatzeko aurten gure bi formatuak eskaintzea erabaki dugu: betiko Iratzar Erromeria eta gure formatu berria Iratzar Kantari. Baina, zer da Iratzar kantari?
Iazko urtean, erromeria formatua bideraezina zela eta, Iratzar Kantari izeneko egitasmoa sortu genuen, non publikoa gure taldearen parte bihurtzen dugu euskal kantu mitikoak gure erara bertsionatuz. Noski, hori guztia pantaila baten laguntzaz letrak proiektatu ahal izateko eta jendeak gurekin abestu ahal izateko.
Herriko festak, auzkoko jaialdiak, herri bazkari edota afariak… Tokia eta formatua zuen kontu, musika gure esku!
Kontrataziorako gure emailera idatzi, iratzartaldea@gmail.com edota instagram (@iratzar_erromeria) nahiz facebook bitartez bidali mezuren bat.
Oraindik ez duzu entzun gure “Aitormena” abestiaren bertsioa? Ikusi hemen: