TXALO-TALO Antzerki Taldea

IKUSKIZUNAK

TXALO-TALO Antzerki Taldea

Telefonoa: 676 246 019  Posta elektronikoa: txalotalo@gmail.com

“IPUINA ALDATZEN”

Haur eta familiarentzako ikuskizuna. Arina eta dinamikoa, antzerkia, dantza eta jolas parte-hartzaileak elkartuz hezkidetza lantzeko.
Argazkiak eta txostena eskuragarri.
50 minutu, gutxi gora behera.
3 antzezle.
400€.

“BALKOITIK BALKOIRA”
Koronabirusak eragindako konfinamendu garaian oinarrituta sortutako lan laburra. Egoeraren aurrean pertsonaia ezberdinek beren jarrera tapakirik gabe erakusten dute.

Egun batean 20 minutu inguruko saio batzuk egiteko.
6 antzesle.
Pase kopuruaren arabera itxi presupuestoa.
Argazkiak eta bideoa eskuragarriak.

“ZAHARRAK BERRI”
Tradizioa, lehengo bizimodua eta gaur egungoa gatazkan jartzen dira lan honetan eszena desberdinetan, baina gizakiaren beharrak lehengoak izaten jarraitzen dute.

50 minutu, gutxi gora behera.
6 antzesle.
Estreinatzeko.
600€