Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Tolosaldeko herriek Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute eta Galtzaunditik ekintza proposamen bateratua ere zabaldu dugu eskualdeko 28 herrietara. 2017an egin genuen giza mosaikoa adibide moduan hartuta, eskualdeko 28 herriek batera esaldi bat osatzea izango da asmoa. Herri bakoitzak letra bat irudikatuko du, herritarrak plazan elkartuz. Denok batera osatuko dugun esaldia honako izango da: Euskararen etorkizuna jokoan!!
Eskualdeko 28 herrik hartuko dute mosaikoan eta jarraian duzue herrietako agenda, herriz herri.
- ABALTZISKETA
- Azaroak 28, ostirala. 17:45. Abaltzisketako enparantzan. Mosaikoa eta adierazpena.
- ADUNA
- Azaroak 30, igandea. 11:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- ALBIZTUR
- Azaroak 28, ostirala. 16:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
-
Abenduak 5, ostirala. 17:30ean Ipuin kontalaria herriko txikientzatOndoren, Euskal kantuen BINGOA eta Mihiluze lehiaketa. Pintxoak egongo dira.
- ALEGIA
- Azaroak 28, ostirala. 19:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- ALKIZA
- Azaroak 21, ostirala. 16:30. Frontoian. Mosaikoa eta adierazpena.
- ALTZO
- Abenduak 3, asteazkena. 17:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. 18:00. Martxelo Otamendirekin solasean. ‘Handira jotzeko kazetaritza’ liburua, Udaletxeko batzar aretoan.
- AMASA-VILLABONA
- Azaroak 29, larunbata. 12:00. Errebote plazan. Hamaiketakoa mosaikoan parte hartuko dutenentzat. 12:30. Mosaikoa eta adierazpena.
- AMEZKETA
- Azaroak 30, igandea. 12:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, Euskal Kantuen Bingoa eta mokadutxoa.
- ANOETA
- Abenduak 3, asteazkena. 15:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, kantu bazkaria Santamaña elkartean.
- ASTEASU
- Azaroak 29, larunbata. 13:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- Azaroak 30, igandea. 11:00. Pilotalekuan. ‘Zerua lapurtu dute’ ikuskizuna (Porrotx, Marimototx, Pupu eta Lore).
- Abenduak 3, asteazkena. 19:00. Ikus entzunezko aretoan. Solasaldia ‘Euskarari buruzko hausnarkezkak).
- BALIARRAIN
- Azaroak 22, larunbata. Arratsaldean, plazan. Mosaikoa eta adierazpena. 17:30ean merienda eta bingoa.
- BELAUNTZA
- Azaroak 29, larunbata. 11:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, bingo musikatua.
- BERASTEGI
- Abenduak 3, asteazkena. 16:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- BERROBI
- Azaroak 28, ostirala. 16:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- BIDANIA-GOIATZ
- Azaroak 30, igandea. 17:00. Balio anitzeko zentroaren aurreko plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, txokolatada eta ‘Ama begira zazu’ antzerkia.
- ELDUAIN
- Azaroak 30, igandea. 12:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Arratsaldean txokolatada eta Bingo Musikatua.
- GAZTELU
- Abenduak 3, asteazkena. 18:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, Euskal Kantuen Bingoa txokolatearekin batera.
- HERNIALDE
- Azaroak 29, larunbata. 16:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, haurrak marrazteko murala.
- IBARRA
- Abenduak 3, asteazkena. 16:00. Plazan. Hitzen bila jolasa (sariak egongo dira). 17:00. Mosaikoa eta adierazpena.
- IKAZTEGIETA
- Azaroak 30, igandea. 17:00. Udaletxeko atarian. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, Sormenetik GurEran Aitor Bediari elkarrizketa.
- IRURA
- Abenduak 3, asteazkena. 15:30. Herriko plazan. Udaleko adierazpena, LH6koen pregoia, ikasleen dantza emanaldia eta abesbatzarekin abestea. Ondoren txokolate-jatea. 16:30. Plazan (euria egiten badu frontoian). Mosaikoa eta adierazpena.
- Abenduak 4, 15:30. Udaletxeko ganbaran. JO! Umorezko antzezlana.
- LARRAUL
- Azaroak 28, ostirala. 16:15. Herriko plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- LEABURU-TXARAMA
- Azaroak 29, larunbata. 16:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren bingoa eta txokolate beroa ostatuan.
- LIZARTZA
- Abenduak 3, asteazkena. 17:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena.
- ORENDAIN
- Azaroak 30, igandea. 12:30. Plazan. Triki poteoa. 13:30. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. 14:00. Bertso bazkaria.
- OREXA
- Azaroak 30, igandea. 12:00. Plazan. Mosaikoa eta adierazpena. Ondoren, hamaiketakoa eta Bingo Musikatua.
- TOLOSA
- Abenduak1, astelehena. 18:30. Galtzaundin. ‘Esnatu ala hil’ liburuaren aurkezpena. Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea.
- Abenduak 2, asteartea. 17:30. Galtzaundin. ‘Nola erangin gure seme-alaben hizkuntza ohituretan?’ Guraso euskaldunei begirako tailerra.
- Abenduak 3, asteazkena. 18:00. Plaza Zaharrean. Mosaikoa eta adierazpena.
- Abenduak 4, osteguna. 18:00. Andragoran. ‘Nokaren higatzeaz eta galeraz bi hitz’ hitzaldia. Hizlaria: Uxoa Elustondo.
- ZIZURKIL
- Abenduak 3, asteazkena. 18:30. Joxe Arregi plazan ekitaldia: Zizurkildarrok jokoan ikusten dugu euskararen etorkizuna?. 19:00, Mosaikoa eta adierazpena.
