Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea 5

BERTSOLARITZA

Telefonoa: 695762843 Posta elektronikoa: harituz.bzt@gmail.com

 

Ordu eta erdiko 4-5 saioko bertso ikastaroa. Izan daiteke umeentzat, izan daiteke helduentzat. Paperik erabili gabe, modu dibertigarrian eta praktikoan, 4-5 saiotan bertso bat ia bat-batean kantatzeko mailara iritsiko dira parte hartzaileak. Eskatzaileak hala nahi izatera, moldagarria da formatua.

 

IKUSKIZUNAK/EMANALDIAK:

Umeentzako bertso-saio partizipatiboak: bi bertsolarirekin osatutako haurrentzako moldatutako bertso-saioak eskaintzen ditugu. Haurrek parte hartuko dute: gaiak jartzen, bertsolariei ideiak ematen, ofizioak osatzen, errimak proposatzen… 60 minutu inguruko saioa.

Ipuinen unibertsoa: bi bertsolari eta gai-jartzaile bat dira protagonista. Ipuinetan oinarritutako abiapuntua emanda haurrentzako pentsatutako bertso-saioa da; egokia liburutegi eta formatu txikietarako. 60 minutu inguruko saioa.

Bertso-triki poteoa: Tolosaldeko bi bertsolari eta trikitilari batekin, bertso-poteoak.

Bertso-eskola irekia: Tolosaldeko lau bertsolarirekin eta gai-jartzaile batekin formatu txikiko bertso-saioak. 75 minutu inguruko saioa.

Bertso-jarrien kantaldia: Tolosaldeko bertsolariek eta bertsozaleek bertso-idatziekin osatutako emanaldiak. Musikari batekin, eta 60-75 minutu inguruko iraupena. Herriko bertsozaleek ere hartu dezakete parte ikuskizunean.

BESTELAKOAK:

Bertso-idatziak enkarguz: ospakizunetarako, jaiotzetarako, urteurrenetarako, omenaldietarako, oroigarrietarako…