GAU BELTZA. ITZALITAKO KALABAZEN BERPIZTEA. Hitzaldia

HITZALDIA

GAU BELTZA. ITZALITAKO KALABAZEN BERPIZTEA.

Telefonoa: 669 025 330  Posta elektronikoa: josuozaita@gmail.com

Zer gertatzen da urriaren 31 iluntzean? Gau horren inguruan sortzen ari diren ospakizun berrienganako hurbilpena da honako hitzaldi hau. Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira beste zenbait herritan, eta, sumatu dugunez, datozen urteetan gehiago sortuko dira erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaia baita: gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak … Haurrek kaleak hartzen dituzte urriaren 31ko arratsetan eta haien bizipen eta gogoetak bildu ditugu. Ospakizunetan haien ondoan izan gara eta haien ahotsak entzun nahi izan ditugu. Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso ditugu, ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako bide-bazterrak argitzen baitzituzten.

Josu Ozaitak Gau Beltzaren inguruko ikerketa burutu zuen Jaime Altunarekin batera. “Gau Beltza” haurrentzako ipuina ere atera zuen. Hitzaldi honen bidez, historia ezagutuko dugu, baina batez ere gaur egun gertatzen ari dena ikusiko dugu, festa hau antolatu nahi dutenentzat gako interesgarriak emanez.