Galtzaundik Plaza Berriko egoitza berria inauguratu du

Aste Santuen bezperan, Galtzaundik Plaza Berriko egoitza berria inauguratu zuen, hain zuzen, elkartea hasi zen plazara eta helbidera lekualdatu da, abiagunera. Inaugurazio ekitaldian Amaia Doiage lantaldeko kideak eta Manex Urruzola lehendakariak hitza hartu zuten, Iñar Sastre Lopetegi piano-jotzaileak giroa gozotu zuen, eta Itziar Saenz de Ojer Andereño Rosita umoregileak barre algarak eragin zituen. Jendez bete zen egoitza berria inaugurazio ekitaldian

Galtzaundik 35 urte bete dituenean, egoitza aldaketarekin elkarteak aurrerapauso bat eman du espazioan eta ikusgarritasunean. Taupa Euskaltzaleen mugimenduko leloak dioen moduan, euskarak mugimendua behar du, eta gu mugitzera goaz.

 

Lekualdatzearekin batera, Galtzaundik abizena aldatzeaz gain, logoa ere eraberritu du. Galtza berriak jantzi ditu. Pitillo galtzak modaz kanpo dauden garaian, galtza berriek lau nobedade nagusi dituzte:

1-Logoa: Guztiz eraberritu dugu logotipoa, orain arteko kolore gama mantenduz.

2-Zabalera. Sorrerako asmoarekin bat eginez, 2017. urtetik eskualdeko izaera du Galtzaundik. Jatorri izendapena gure izenean ere jasoko dugu hemendik aurrera.

3-Izaera: ‘Euskaltzaleen elkartea’ izatera pasatu gara, gure izaera ondoren islatzen duen abizena delako.

4-Etiketa: Euskal Herriko Taupa euskaltzaleen mugimenduko kide gara, eta gainerako elkarteekin ahaidetasuna adieraziko dugu aurrerantzean.

Hemen gure galtza eta izen berriak: Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea.

Galtzaundik Plaza Berriko egoitza berria inauguratu du 4