Galtzaundik autobusa antolatu du Tolosatik Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaira joateko

Azken hiru urteetan bezala, aurten ere Olarizun izango da Arabako ikastolen aldeko jaia: Araba Euskaraz. Galtzaundik hara joateko autobusa antolatu du Tolosatik, ekainaren 15ean.

Autobusean joan nahi izanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira (Galtzaundikide eta atarikideentzat 13 euro). Dagoeneko izen ematea irekita dago: deitu telefono honetara (943 655 004) edo Galtzaundira etorri (Plaza Berria 1). 

Autobusa 9:30ean aterako da Tolosako Santa Klara geltokitik, eta 19:00etan itzuliko da Olarizutik.