Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak. Eskualdeko zenbait herritatik Senperera joateko aukera izango da maiatzaren 11n. Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik, hain zuzen ere. Izen ematea irekita dago maiatzaren 8a, osteguna, bitarte. Autobusean joan nahi izanez gero, 14 euro ordaindu beharko dira (Galtzaundikide eta atarikideentzat 12 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- IKAZTEGIETA: Ostatua.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- IKAZTEGIETA: 9:00 Kiroldegiko geltokian.
- ALEGIA: 9:05 Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: 9:10 Santa Klarako geltokian.
- ANOETA: 9:15 Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:20 Ikastola parean.
- VILLABONA: 9:25 Kale berria 8ko geltokia.
Adin txikikoen kasuan
Estatu batetik besterako bidaia denez, hainbat baldintza bete beharko dituzte:
- Adin txikikoa Senperera gorasorik/tutorerik gabe badoa. Ezinbestekoa izango da adin txikikoak atzerrira irteteko guraso(ar)en/tutore(ar)en baimen ofiziala egitea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek, bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu beharko dute, eta Ertzaintzan izapidetu beharko da. Baimenean zehaztuta geratuko da autobusean doan adin txikikoaren arduraduna nor izango den.
- Adin txikikoaren erantzukizuna baimenean agertzen den adin nagusikoarena izango da, eta ez Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartearena.
Jarraian, eguneko egitaraua.