Udaberri bete-betean, ate-joka dugu EUSKARALDIA: maiatzaren 15etik 25era izango da. Euskal Herri osoan hizkuntza-ohiturak aldatzeko egiten den ariketa soziala da. Helburu nagusia da herritarren hizkuntza-praktikak aldatzea, eta euskararen erabilera handitzea, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz, 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bitartez.
Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zabiltza parte hartzeko. Internet bidez Euskaraldiko webgunean izena eman dezakezu edo bestela, Tolosaldean hainbat aukera dituzu. Nahi izanez gero, Galtzaundiren egoitzara (Plaza Berria 1) gerturatu zaitezke izena ematera. Bestela, eskualdeko herrietan banaketa puntuak jarri ditu Galtzaundik.
Internet bidez izena emanez gero, txapa jasotzera Galtzaundira edo zure herrira joan beharko duzu, ondoren ezarri diren egunetan. Bestela, aurreko edizioetako txapa erabil dezakezu, noski.
JASO ZURE TXAPA
ABALTZISKETA
Maiatzak 9 | 16:00-17:00 | Ostatuan
ADUNA
Maiatzak 9 | 15:45 | Eskolan
Maiatzak 9 | 17:45 | Txantxane taberna kanpoan
Maiatzak 15 | 18:30 | Plazan
ALBIZTUR *Dagoeneko eginda dago.
ALEGIA *Dagoeneko eginda dago.
ALKIZA
Maiatzak 9 | 16:00-18:00 | Udaletxean
ALTZO
Maiatzak 11 | 12:00-13:30 | Plazan
AMASA-VILLABONA
Maiatzak 12, 13 eta 14 | 17:00-19:30| Berdura plazan
AMEZKETA
Maiatzak 9 | 18:00-19:30 | Plazan
Maiatzak 10 | 12:30-13:30 | Plazan
ANOETA
Maiatzak 9 | 18:00-19:00 | Plazan
Maiatzak 14 | 18:00-19:00 | Plazan
ASTEASU
Maiatzak 9 | 19:00-20:00 | Udaletxe azpian
BALIARRAIN *Dagoeneko eginda dago.
BERASTEGI
Maiatzak 9 | 18:30 | Plazan
BERROBI
Maiatzak 9 | 16:30-17:30 eta 19:00-19:30 | Plazan
BIDANIA-GOIATZ
Maiatzak 14 | 18:00-20:00 | Udaletxean
ELDUAIN
Maiatzak 9 | 18:00
Maiatzak 10 | Ibilaldi ondoren
HERNIALDE
Gaurtik maiatzaren 14ra bitarte | Udaletxean
IBARRA
Maiatzak 9 | Bertso-saioaren aurretik eta ondoren (19:30ean da) | Plazan
IKAZTEGIETA
Gaurtik maiatzaren 15era bitarte | Ostatuan
Maiatzak 14 | 17:45 | Udaletxe sarreran
IRURA
Maiatzak 9 eta 13 | 18:00-19:00 | Plazan
LARRAUL
Gaurtik maiatzaren 14ra bitarte | Liburutegian
LEABURU-TXARAMA
Udaletxean
LIZARTZA
Maiatzak 8 | 16:00-18:00 | Etxez etxeko banaketa plazan
Maiatzaren 9tik aurrera | Liburutegian eta udal bulegoetan
ORENDAIN
Gaurtik maiatzaren 14ra bitarte | 9:00-13:00 | Udaletxean
Maiatzak 8 eta 13 | 17:00-19:00 | Karrapean
OREXA *Dagoeneko eginda dago.
TOLOSA
Maiatzak 9 | 18:30-20:00 | Trianguloan
Maiatzak 10 | 11:30-13:00 | Artxibo parean
ZIZURKIL
Gaurtik maiatzaren 14ra bitarte | Udal bulegoetan eta liburutegian