Euskara menperatzen duzu? Zure bila gabiltza mintzalagunerako

Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundik. Baina zer da Mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenekin, astean ordubetez, modu informalean elkartzeea helburu duen egitasmoa da. Egitasmoan izena ematen dutenekin talde txikiak osatzen dira eta euskara praktikatzeko beharra ikusten duten bidelagunek, euskaraz ongi moldatzen diren hiztunen, bidelarien, konpainia izanten dute beren artean.

Geroz eta gehiago dira Mintzalagun praktiketara gehitu direnak eta talde bakoitzari behar duen arreta emateko, eukaraz hitz egiteko erraztasuna duen bidelari baten beharra du Galtzaundik. Asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara Tolosan elkartzeko konpromisoa eskatzen du bidelari izateak eta bertan euskara gaitasuna hobetu nahi dutenei laguntza eskaini eta beraiekin euskaraz hitz egitea da helburua.

Jarri zaitez gurekin harremanetan 943 655 004 zenbakira deituz, galtzaundi@galtzaundi.eus posta elektronikora idatziz edo Tolosako Plaza Berria, 1eko gure bulegora  etorriz.