Eusfera Tolosaldean antolatzeko bilera irekia egingo da

Etorkizunean haurrek euskaraz jarrai dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan eragiteko ahalmen gehien dutenak gurasoak izanik, Euskal Herri osoan eragiteko asmoz gurasoei zein haurrei zuzendutako ekimen berri bat jarriko da martxan udaberrian: Eusfera. Egitasmo hori Tolosaldean antolatzeko bilera irekia antolatu da Galtzaundi Euskaltzaleen Elkartearen egoitzan (Plaza Berria 1, Tolosa). Bilera martxoaren 11n izango da, 18:00etan, eta eskualdeko ikastetxeetako eta guraso elkarteetako ordezkariez gain, herritar ororentzat irekia izango da.

Zer da Eusfera?

0 eta 12 urte bitarteko haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Norabide horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko zaizkie eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat. Beraz, haurren gurasoak (edo guraso rola betetzen duten helduak), euskaraz dira ekimenaren jomuga, euskara jakin ala ez. Maiatzaren 7tik 17ra, Euskal Herri osoan egingo da Eusfera ekimena.

EUSFERA: ZER ANTOLATUKO DUGU TOLOSALDEAN? bilera irekia

Martxoak 11, asteazkena

18:00

Galtzaundi Euskaltzaleen Elkartearen egoitza (Plaza Berria 1, Tolosa)

Eusfera Tolosaldean antolatzeko bilera irekia egingo da 3