Eskualdeko ikastetxeek bat egin dute Euskaraldiarekin

Tolosaldeko zenbait ikastetxek Euskaraldiarekin bat egin dute Bulegoren Gure Bihotzaren Taupadak abestia dantzatuz. Tolosako Herrikide Ikastetxeak, Laskorain Ikastolak, Orixe BHIk, eta Samaniego Herri Ikastolak parte hartu dute, baita Ibarrako Ikastolak, Anoetako Herri Ikastolak, Irurako Ikastolak, Villabonako Fleming Herri Eskolak, eta Villabonako Zubimusu Ikastolak ere.

Tolosako eta Ibarrako ikastetxeetako ikasleak Plaza Berrian, Plaza Zaharrean, Triangulo plazan, Alondegian, Ibarrako plazan eta San Inazio auzoan elkartu dira. Villabonakoak, berriz, frontoian batu dira, baita Irurakoak ere, eta Anoetakoak herriko plazan.