Tolosaldeko 15 herritan banatu dira ERRIGORAko produktuak. Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak auzolana du oinarri; izan ere, euskaltzaleak, udaletxeak, elkarte gastronomikoak, ostatuak, ikastolak, gaztetxeak eta kontsumo taldeak dira herrietan ERRIGORAren ardura hartzen dutenak.
Martxoan egin ziren eskaerak online, eta maiatzean zehar banatu dira auzolanean olioa, kontserbak, arroza, lekaleak, pasta eta ardoa.
Jarraian eskualdeko zenbait datu aurtengo eskariaren inguruan.
–564 eskaera egin dira, iaz baino %6 gehiago.
–1499 bulto eskatu dira, iaz baino %10 gehiago.
–8.200 litro eskatu dira, iaz baino %16 gehiago.
Zer da ERRIGORA? Euskara eta bertako produktua sustatzen dituen ekimena da. Nafarroa Erriberako ekoizleek ekoitzitako produktuak gainkosturik gabe banatzen dira, eta proiektuan parte hartzen duten enpresek bat egiten dute ERRIGORAren balioekin: bertako produktuak dira, euskararen normalizaziorako urratsak ematen ari dira, proiektuaren auzolanetan parte hartzen dute, eta nekazariekiko bidezko tratua izaten dute.