Enarak dokumentalaren proiekzioa azaroaren 11n, Galtzaundin

Beñat Iturriozek Enarak musika taldeari buruz zuzendu duen dokumentala aurkezteko du Galtzaundin (Plaza Berria 1). Ikus-entzunezkoaren proiekzioa azaroaren 11n izango da, asteartean, 18:30ean. Dokumentalaren egilearekin batera, Enarak taldeko kide izan ziren Jose Iñurrita eta Juanjo Iturrioz ere bertaratuko dira Tolosara, proiekzioa amaitutakoan bertaratutakoekin iritziak partekatzeko prest. Sarrera librea eta doakoa izango da.

ENARAK DOKUMENTALA

Eguna: azaroak 11, asteartea.

Ordua: 18:30.

Lekua: Galtzaundi elkartea (Plaza Berria 1, Tolosa).

Ondoren: Filmaren zuzendariarekin eta taldeko kideekin solasaldia.

1967an, diktadura frankistaren ilunean, seminarista talde batek rock banda bat sortu zuen: Enarak. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia doinuak jotzeko balentria izan zuten, euskara hutsean. Hiru abestiz osaturiko disko bat grabatu zuten eta, ondorengo urteetan zehar, ehundaka kontzertu eskeini zituzten Euskal Herrian zehar. Taldearen azken emanaldia Larraitzen izan zen, Txindoki mendiaren magalean, 1971ko urriaren 31n. Ilargi beteak lagunduriko gau hotz eta lambrotsu batean, 5.000 gazte inguru bildu zituzten, musika modernoaren doinupean gozatzeko asmoz. Garaiko prentsa kontserbadoreak, poliziak eta elizak kontzertuaren kontra egin zuen eta “Larraitzko akelarrea” izenarekin pasa da historiako liburuetara. Gertakari honen ondoren, Enarak taldea betirako desagertu zen, existitu izanaren aztarna bakartzat disko bat eta argazki bakan batzuk utziz.