DANTZA ORIENTALAK – JAIONE ALBENIZ

IKASTAROAK

DANTZA ORIENTALAK

Telefonoa: 658 731 906  Posta elektronikoa: jaiodantza@gmail.com

Kaixo!!! Jaione Albeniz naiz, dantzaria eta aktorea. Ikastaro ezberdin asko eskaintze ditut. Antzerki ikastaroak, ipuin kontaketa ikastaroak eta Dantza ikastaroak. Dantzari dagokionean orain arte eman ohi ditudanak: dantza orientala, dantza zingaroak, dantza indorientala, Indiako dantzak, bollywood, fusio dantzak, haurrentzako dantza modernoa…. dantza guzti hauek (haurrentzako dantza modernoa ezik), ikutu berdintsu bat dute, emakumearen gorputzarentzat diseinatuta daudela, eta gure feminitateaz, gure emakume izateaz arro egotera eta gure gorputzetaz disfrutatzera eta empoderatzera eramate gaituztela.

Hauetaz gain DANTZA ORIENTALA TALDEAN dantza ikastaroa proposatze dut. Dantza hizkuntza ikastea izango litzake. Bertan, pausu eta kode zehatz batzuk daude eta horrek taldean inprobisatzeko aukera emango digu, batzuetan taldekidea izango naiz eta taldeko “nagusiak” dantzatzen dituen kodeak jarraituko ditut eta beste une batean niri tokatuko zait nagusia izatea eta orduan nik dantzatu, eta denak jarraitu beharko dituzte nik emandako kodeak. Dantza hau zoragarria da, bai talde batean erlajatuta eta zentzu guztiekin adi adi egoten disfrutatzeko eta baita ikasteko agintea hartu eta ahalik eta zehatz eta garbien gure kodeak dantzakideei adierazteko.

Azkenik proposatze dudan ikastaroa ZAINDU ETA MAITATU GORPUTZA da.: gure gorputza ahalik eta osasuntsuen mantentzea landuko dugu, bai arnasa ondo nola hartu landuz, arnasketa ariketekin, meditazioa, oreka…eta ariketa fisikoen bidez, luzaketak, malgutasuna, Chi Kung, yoga eta feldenkais bezalako teknikak landuz. Bestetik, orain arte eman ohi ditudan ikastaroak honako hauek dira: dantza orientala, dantza zingaroak, dantza indorientala, Indiako dantzak, bollywood, fusio dantzak, haurrentzako dantza modernoa…. dantza guzti hauek (haurrentzako dantza modernoa ezik), ikutu berdintsu bat dute, emakumearen gorputzarentzat diseinatuta daude, eta gure feminitateaz, gure emakume izateaz arro egotera eta gure gorputzez disfrutatzera eta ahalduntzera eramaten gaituzte.