BOTA ERANTZUNA! Tolosaldeko gazteen lehiaketa antolatu du Galtzaundik bigarrenez eta bi kanporaketa jokatu ostean, Villabonako Gurea antzokian izan da finala.
Zazpi taldek hartu dute parte eta Bizkorrak eta Zizurkildarrak izan dira buruz burukora iritsi dirana. Bertan, bizkortasuna, elkarrekin lan egiteko eta urduritasuna kontrolatzeko gaitasuna erakutsi behar izan dituzte besteak beste.
SAILKAPENA:
1.- Bizkorrak: 280 puntu.
2.- Zizurkildarrak: 260 puntu.
3.- Itxaropena betirako: 230 puntu.
4.-Eongo gatxin!: 170 puntu.
5.- Itxaroren arima: 140 puntu.
6.- Azkarrak: 140 puntu.
7.- Bai (H) orixe: 120 puntu.
