Bi aldiz pasako da Korrika Tolosaldetik

Urtarrilaren 8an jakinarazi du AEK-k Korrikaren 24. edizioaren ibilbidea. Martxoaren 19an, Atharretzen (Zuberoa) hasiko da eta martxoaren 29an amaitu, Bilbon. Tolosaldera martxoaren 23a, astelehenean, iritsiko da lehen aldiz Korrika. Lizartzara ailegatuko da 21:33ean eta Tolosara bidean Leaburu-Txarama zeharkatuko du. Ondoren, Amarotz auzotik barrena sartuko da Tolosara, 22:30 aldera. Tolosan ibilbidea egin ondoren (Amarotz, Iurre auzoa, Nafarroa etorbidea, San Frantzisko kalea), Ibarrara sartuko da 23:00ak baino lehen, Ibarralde kaletik San Inazio auzoa zeharkatuz, eta Euskal Herria kaletik berriro ere Tolosara bueltatuz. Santa Klara kaletik Alde Zaharrera sartuko da Korrika, Zerkausia eta Rondilla kaleak zeharkatu ondoren, Belatetik barrena Anoetarako bidea hartzeko 23:30ak baino lehen.

Anoetako industrialdea eta herri sarrera zeharkatu eta gero, Irurako kale nagusitik igaroko da, Laskibar industriagunetik pasa eta lehen aldiz N-1 errepidean egiten ari diren oinezkoen pasabidea zeharkatuz, Amasa-Villabonara iristeko. 23:41ean aurreikusten da iritsiko dela Korrika Aiztondora. Arroa auzotik pasa ondoren, Kale berria jarraituz Txermin auzoan buelta eman eta Zubimusu zubitik Zizurkilera pasako dira korrikalariak. Bulandegi bideari jarraituz, Adunara igo eta Andoainera joango da Korrika gauerdian.

Horren ondoren, martxoaren 28an, larunbatean, berriro pasako da Korrika eskualdetik. Legorretatik bueltan Ikaztegietan sartuko da 13:00 aldera eta hortik Alegiarako bidea hartuko du. 13:15 aldera Alegiara iritsiko da, San Juan kaletik sartu eta Tontokalen izkin eginez, Larraitz auzotik pasako da eta Errotako biribilgunean berriro norabidez aldatuko du Tolosa aldera abiatuz Altzo-azpi inguruak zeharkatuz. Bidegorritik iritsiko da Tolosako Olarrain auzora 13:45 inguruan. Ondoren, maldan gora abiatu eta Albizturko herrigunea igaroko du, 14:30 aldera Bidania-Goiatzen eskualdeko azken kilometroak egiteko. Bidanitik pasaz Errezilera joanez esango dio agur Korrikari Tolosaldeak.

IKUSI IBILBIDEA MAPAN

Herriz herrikako ordutegiak:

  • Martxoaren 23a, astelehena:
    • Lizartza 21:33
    • Txarama 22:31
    • Amarotz  22:35
    • Tolosa 22:41
    • Ibarra 22:53
    • Tolosa 23:01
    • Anoeta 23:20
    • Irura 23:22
    • Irura 23:28
    • Amasa-Villabona 23:41
    • Zizurkil 23:53
    • Aduna 23:59
  • Martxoaren 28a, larunbata:
    • Ikaztegieta 12:58
    • Alegia 13:19
    • Altzo 13:41
    • Tolosa 13:47
    • Albiztur 14:16
    • Bidania-Goiatz 14:31
Bi aldiz pasako da Korrika Tolosaldetik 3