Alaitz Artola Ormazabal

MUSIKA

ALAITZ ARTOLA ORMAZABAL – MUSIKA EMANALDIA

Telefonoa: 608 903 659 Posta elektronikoa: alaitzartola@gmail.com

“Alaitz Artola Ormazabal naiz, amezketarra. Txiki txikitatik izan dut musika lagun eta gaur egun nire ikasketak eta ibilbidea musikara bideratuak ditut.

Pixkanaka, abeslari modura kontzertuak ematen hasi nintzen, piano eta gitarraren laguntzaz, formatu akustikoan. Hainbat talde eta bakarlariren bertsioak egiten ditut. Horrez gain, nire abesti propioen sorkuntzan ere murgildua naiz eta emanaldietan lehen aipatutako bertsioekin tartekatuta entzun daitezke.

Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, pianoaren interpretazioko ikasketak gauzatzen ari naizenez, piano errezitalak ere eskaintzen ditut, errepertorio klasikoarekin. Pianista laguntzaile bezala ere aritzen naiz emanaldi ezberdinetan (koruekin, bakarlariekin, hizlariekin…).

Piano jole edo abeslari baten laguntza behar den eskaintza berrietara ere irekia nago.”